`Emakumeen iraultza Iranen´ hitzaldia Oiartzunen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Masha Amini gazte kurdua irailak 13an Irango moralaren poliziak atxilotu zuen Teheranen  buruko zapia gaizki eramateagatik.

Egun horretan bertan koman sartu zen polizian esku jasandako kolpeengatik. Irailak 16an hil zen, eta Kurdistanen hasitako mobilizazioak laster herrialde osora zabaldu ziren, Irango erregimenaren kontrako mobilizazio oldea piztuz.

Zer ari da gertatzen Iranen? Errepresio, zentsura eta informazio ezaren aurrean, Maryam Fathi, 2015etik Euskal Herrian errefuxiaturik bizi den aktibista kurdu eta feministak hitzaldia emango du Oiartzunen. Asteartean izango da, hilak 25, 18:30ean Udaletxeko pleno aretoan. Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatu dute solasaldia.

Gehigarriak

`Emakumeen iraultza Iranen´ hitzaldia Oiartzunen